Teknologia semantikoak
EmergiaTechek teknologia semantikoekin harremana duten produktuak, konponbideak eta zerbitzuak sortu eta komertzializatzen ditu. Teknologia horiek datuen esanahiaren ulermen konputazionalaren bidez haien informazioa modu argian lantzea nahi duen edozein erakundearentzat idealak dira. Horregatik, jarduera ekonomikoa duen edozein sektoreko enpresak, edo bolumen handiko dokumentuak edota eduki fisiko edo digitalak dituzten erakundeek, orokorrean, ondasun handiak atera ditzakete premisa semantikoen bidez garatutako negozio tresnetan eta konponbideetan egindako inbertsioengandik. Horretaz gain, eta, batez ere, Herri Administrazioa, Unibertsitateak, Liburutegiak, komunikabide eta sektore editorialeko enpresak, WEB atariak eta Marketplaces sektorialak badaude haien negozio prozesuetan berrikuntza horiek moldatzen, beraien ezarketan aurkitzen duten inbertsioaren itzulera lasterragatik.
Testuinguru honetan, EmergiaTechen produktuen, konponbideen eta zerbitzuen portafolioa honako hau da:
- Enpresen kudeaketarako XML tresnak
- Informazioaren trukaketa dinamikoa
- Edukien sindikazioa
- Edukien bistaratze multigailua
- Dokumentuen kudeaketa eta web elebakar eta eleanitzen edukien kudeaketa
- Work-flow kalitate sistema eta prozesuen bidezko kudeaketa
- Informazioaren eta edukien laburpenen berreskuratzea eta hustuketa
- Taxonimia eta ontologiak
- Bilatzaile semantikoak
- Edizio digitala
- Edukien nabigatzailea
- Inprimatutako dokumentuen digitalizazioa eta explotazioa
- Prozesamendu linguistikoa (lematizazioa, kategorizazioa, etab)
- Lagundutako itzulpena eta itzulpen automatikoa
- Era askotako korpusak itzulpen memorien errepertorioa lortzeko
- Software soziala eta elkarlaneko edizioa
