Partners

EmergiaTechek interesen araberako kolaborazio eta partnerships akordioak mantentzen ditu hainbat erakunderekin.

Kooperazio Zientifikoa. Maila zientifikoan, EmergiaTechek Unibertsitate eta Zentro Teknologikoekin kolaborazio akordioak sinatu ditu, bai modu zuzenean, bai patzuergo handietan egindako kolaborazio akordioen bitartez, ikerketa zientifikoan eta ikerketa industrialean ekintzak sortzeko. Akordio horiek, prototipo, patente, edo artikuluen hedapenean ezagutza berria sortzeko; teknologia semantikoetan baita sistema, tresna eta gailuen elkarreragingarritasunean duten ezagutzaren eta know-how espezializatuaren berri elkarri ematea dute helburu.

Kooperazio Teknologikoa. Maila teknologikoan, EmergiaTechek enpresa handi eta ertainekin modu sistematikoan kooperazio lanak egiten ditu prototipoen industrializaziorako eta elkarreragingarritasunezko eta teknologia semantikozko maketak gauzatzeko. Kooperazio horren helburua: pentsatutako produktu berriak sendotu, eta haien erabilera testuinguru errealetan baieztatu; batez ere, berritzeko kultura eta produktu berriztatzaileen adopzio goiztiarra duten enpresa handietan.

Merkatal Kooperazioa. Merkataritza arloan, EmergiaTechek bazkide komertzialen bilaketarako prozesu aktiboa mantentzen du, bai nazio mailan bai nazioartean ere. Horiek enpresa handiekin eta erakunde publikoekin harreman zuzena dute eta EmergiaTechek merkatuetan eskaintzen dituen konponbideen, produktuen eta zerbitzuen interesen ordezkariak izan nahi dute. Era berean, konponbide berriztatzaileak eta EmergiaTechentzat balio handia duten konponbideak merkaturatzeko nahia duten firma aholkulari eta integratzaileak lehentasuna duten bazkide komertzialtzat hartzen ditugu.