Historia

Emergiatechen jatorria Deustuko Unibertsitateko DELi (www.deli.es) ikerketa taldearen historian aurkitzen da. Talde horren ikerketaren helburuak 1998tik aurrera edizio digitalaren esparrua eta ingenieritza linguistikoa izan dira, eta 2002tik aurrera teknologia presemantikoak eta semantikoak. Ordutik aurrera, enpresaren oinarrizko aurrerapausuak hauexek izan dira:

  • 2005eko urtarrila: DELi unibertsitateko spin-off bezala bereiztu zen eta urteroko ikerketetatik lortutako ezagutza merkaturatzea ahalbidetzen duen enpresa-plana diseinatzea adostu zen.
  • 2005eko ekaina: enpresa aholkulari espezializatuaren eskutik landutako plan estrategikoaren diseinua bukatu zen eta ekimena Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zitzaien, Sustatu Bideberri eta Ekintzaile programen bidezko laguntza eskatzeko.
  • 2005eko uztaila: Emerging Advanced Technologies S.L enpresa notario aurrean eratu zen.
  • 2005eko iraila: Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zitzaion EmergiaTechen CollOnBus proiektua Intek programaren bitartez. Programa horrek I+D+i ekintzen bidezko produktu berrien garapena eta oinarri zientifiko-teknologiakoa duten enpresa berriei laguntza ematen die.
  • 2005eko urria: Sustatu Bideberri eta Ekintzaileen programen eskutik baietza eman zen eta KorpOnto proiektuari hasiera eman zitzaion; edukien kudeaketarako prototipo ontologiko baten sorketa proiektua.
  • 2005ko azaroa: Emergiatechek TESEO patzuergoaren ekintzen memorian parte hartu zuen, software eta espainiar zerbitzuen garapenerako, Atos Origin, Telefónica I+D eta beste enpresa batzuen eskutik zuzendua, eta CENIT programaren bitartez CDTIri aurkeztua.
  • 2005ko abendua: Lan Ministerioak Emergiatech I+E enpresatzat hartu zuen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ikertu programaren bidez doktoreen, doktoregaien eta teknologoen eskaintza ere onartu zen.
  • 2006ko urtarrila: Eusko Jaurlaritzaren Intek CollOnBus programaren bitarteko laguntzaren baiezko erabakia eman zitzaion Emergiatechi.
  • 2006ko otsaila: Emergiatechek hainbat produktu eta konponbide merkaturatu zituen: korpOnto, forma semantikoen edukien kudeaketarako; Intranet Industriala, informazio sistemen eta produkzio instalazioetarako gailu industrialen elkarreragingarritasunerako; eta ERP-Solar, eguzkitako parke fotovoltaikoen erabateko kudeaketarako.