Faktore kritiko arrakastatsuak

Prozesu eta teknologia semantikoen elkarreragingarritasunaren konponbideak ezartzeko eta ustiatzeko faktore kritikoak hauek dira:

  • Kalitateak, zerbitzu eta konponbidearen bizitza-zikloarekin lotura du, bezeroaren baldintzen antzemate egokitik, ustiapenean konponbidearen garapena lortu eta abian jartzeraino.

    Ildo horretatik, EmergiaTech, bere negozio prozesuak etengabe hobetzeko, ISO 9001:2000 Norman oinarritutako kalitatea bermatzeko sistema ezartzeko proiektua garatzen ari da.

  • Metodologia bezeroak asetuko dituzten produktuetan oinarritzen da eta prozesuaren kalitate sistemen indartzearen bidez, produktuaren kalitatea bermatzen da.

    Horretarako, EmergiaTechek ekintzen administrazioa eta konponbideen garapena eta ezarketa oinarritzen du: Kudeaketa Proiektuen berezko Sisteman, eta Herri Administrazio Ministerioaren MÉTRICA 3. Bertsioa metodologietan, ISO 12.207 norman, eta UML 1.2 Unified Modeling Language-a duen objektuen orientazioan.

  • EmergiaTechen espezializazioa elkarreragingarritasunaren eta teknologia semantikoen esparruan. Hori lortzeko enpresak lan azpiegitura egokia du, bai langile gaitu eta trebatuei dagokienez, bai ezarketaren plataforma eta tresnei dagokienez.

    Ildo horretatik, zentro teknologikoekin eta unibertsitatearekin egiten diren kolaborazio akordioek, alde batetik, EmergiaTechen espezializazio zientifikoaren apostua osatzen dute eta, bestetik, enpresa-mundura begira egiten den mundu zientifikoaren teknologia gainerakorren industrializazio lana.