Kontzeptuak

  • XML eta bere moldakortasuna

XML ingelesezko eXtensible MArkup Language (markatzeko lengoaia hedagarria) siglak dira eta World Wide Web Consortium-ek (W3C) garatu zuen.

XMLak informazioaren deskripzio egituratua sortzeko formatua eskaintzen du. Hori bai gizaki eta ordenagailuentzat ulergarria da, eta edukien deklarazio zehatzagoa eta adierazkortasun handiagoko bilaketen emaitzak errazten ditu.

XMLtik lortutako informazioa beste sistema batzuekin errez trukatu edo zerbitzari baten bidez eskuragarri jarri daiteke, beste pertsona batzuek bere beharren arabera landu dezaten. Horrela, XMLaren lengoaia sistema heterogeneo eta sakabanatutakoen arteko informazioa trukatzeko eta partekatzeko estandartzat hartu daiteke.

XMLak garatutako hiztegien artean hauexek ditugu oinarrizkoenak: XHTML, XSL-FO eta XSLT, XLink, XPointer eta Schema. Horretaz gain, XML sektorialak badaude, esaterako, MathML (matematikako formulak), ebXML (e-bussines), RSS (albisteen sindikazioa), edo XBRL (banka)

  • SOA - SOAP arkitektura

SOA Zerbitzuetara Bideratutako Arkitekturaren (Service-Oriented Architecture, ingelesez) akronimoa da. SOA konponbide software independienteak diseinatzeko eta eraikitzeko metodoa da. Bere funtzionalitatea beste aplikazio batzuentzat eskuragarria da, argitaratutako eta ikusgai dauden interfazen bidez. Web zerbitzuek Zerbitzuetara Bideratutako Arkitekturaren ezarketa adierazten dute.

Azken finean, zerbitzuetara bideratutako arkitektura zerbitzuen bilduma da. Zerbitzu horiek beraien artean komunikatzen dira. Komunikazioak tartean sar dezake datuen trukatzea soilik edo zerbitzu batzuen arteko ekintzen koordinazioa.

SOAP komunikazioaren protokoloa da. Bertan zehaztu egiten da aplikazioen arteko informazioa trukatzeko modua, SOA arkitektura duen ordenagailu-sare baten bidez.

  • Sistema, aplikazio eta gailuen elkarreragingarritasuna

Elkarreragingarritasuna sistema heterogeneoek datuak eta prozesuak trukatzeko baldintza da.

Produktu, sistema edo negozio prozesuek komunikatzeko eta elkarrekin lan egiteko duten gaitasuna da, amankomuneko ataza lortu ahal izateko.

Erabiltzaileak ikusgai dagoen informazioa eskuragarri izateko, Webaren elkarreragingarritasuna beharrezko baldintzatzat hartzen da. Web orria elkarreragingarritasuna izateko ekimenen artean azpimagarriak web zerbitzuak eta web semantikoa dira.

  • Teknologia semantikoak

Sistemen arteko elkarreragingarritasunak sistema bakoitzak, hainbat testuingurutan, datuen esanahia erabiltzeko bide ematen du. Betekizun hori teknologia semantikoen esku dago, izan ere, horiek banatutako datuak konektatzea eta beraien edukia testuinguruaren arabera deskribatzeko lan-markoa ahalbidetzen dute. Beraz, teknologia semantikoen erabilerak naturaren eta informazio trukagarriaren testuinguru logikoaren deskribapena ahalbidetzen du, sistema bakoitzak bere independentzia osoa mantentzeko aukera ematen duen bitartean.

  • Web zerbitzuak. Zergatik dira egokiak negozio prozesuak elkarreragin ahal izateko?

Web zerbitzuak protokoloak eta estandarrak dira eta ordenagailu-sare baten aplikazioei bide ematen die informazioa trukatzeko eta beste aplikazioen funtzioak eskatzeko, alde batera utziz horiek sortzeko modua, zein den sistema eragilea edo horiek burutzen diren plataforma eta zeintzuk diren erabilitako gailuak horietara heltzeko.